B

erlingo Euskal Etxeko kideentzat esanahi berezia du 2019an Euskadi Saria eskuratu zuen Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' nobelak. Elkarteko kide eta lagunei "zerbaitetan ari zela" kontatu zigunetik liburua argitaratu zen arteko prozesua luzea izan zen. Bere obrari eskaini konpromiso erabatekoaren lekuko izan gara.

Hori dela eta, eleberria Berlingo Euskal Etxearen baitan aurkeztea aitorpen ezinbestekoa zen. Tamalez, pandemiak eragindako estualdiek eninezko bilakatu dute ekitaldi hau nahi genukeen moduan antolatzea: antzoki goxo batean, ardotxo batekin ostiral arratsalde batez.

Neguko argiak

Irati Elorrietaren eleberri sarituak hirugarren edizioa du dagoeneko Pamiela argitaletxean. Ondorengo loturan eskuratzeko modua duzu.

Ikusi liburua

Aurtengo Euskararen egunaren aitzakian, ordea, orain arte probatu gabeko formaturekin animatu gara. Idazleak, Berlinen euskara eskolak berarekin hartzen dituzten ikasleak lagun, 'Neguko argiak'-en pasarte batzuk irakurri dizkigu, kameraren aurrean.

Kontrapuntu eta itxiera moduan, hiru musikarik, Mikel Elgezabal, Maite Izagirre eta Gonzalo Martinek, Arvo Pärt-en 'Spiegel im Spiegel' zoragarria eskaini digute. Hiruoi eta irakurketan parte-hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Berlingo Euskal Etxeak.

Euskararen Egunaren harira, Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' eleberriaren irakurketa antolatu du Berlingo Euskal Etxeak. Aspalditik bertan bizi den egileaz gain, berarekin euskara ikasten ari direnak ere aritu dira. Etxetik eta kaletik, formatu berezian, pandemia dela eta.

Neguko izpien epeletik