Baskisches Filmfestival 2024

Berlinen egingo den Euskal Zinema Jaialdira gonbidatu nahi zaitugu. Urteroko gisan, euskal zinemaren ekoizpen garaikideen hautaketa bat aurkeztera goaz. Filmen zuzendariak bertan izango dira, eta  emanaldi guztiak Moviemento zineman izango dira. 12 euroko prezioa izango dute txartelek; hiru filmak ikusiz gero, 27 euroko prezio berezia baliatu ahal du ikusleak.

Ostirala, 2023-11-15, 20:00etan
BIDASOA 2018-2023 Jatorrizko bertsioa azpitituluekin

2018ko udan, Frantziak kontrol polizialak eta muga-itxierak ezarri zituen Bidasoa ibaian, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan, migratzaileak Europako beste herrialde batzuetara bidean geldiarazteko. Neurri horrek urtebeteko epean 10 pertsonen heriotza eragin zuen. 2021eko apirilean, zazpi pertsona ito ziren Bidasoa ibaian, Irun eta Hendaia artean, eta beste hiru hil ziren Ziburun, trena harrapatuta, 2021eko urrian. Dokumental honek ibaiaren bi aldeetako Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin bezalako erakundeen ordezkari diren hainbat aktibista aurkezten ditu, ahotsa eta aurpegia emanez, eta aldi berean bizia galdu zuten pertsonak gogoratzen ditu. Izen eta aurpegia ematen die, beren bidaiak eta ametsak jarraitzen ditu, hildakoen datu hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak aurkituz, eta tragediari dimentsio urbilekoago bat emanez.

Larunbata, 2023-11-16, 20:00etan
BOLANTE BATEN HISTORIA Jatorrizko bertsioa azpitituluekin

Behartutako desagertze batek ez du soilik desagertuaren bizitza amaitzen, zauri sakona uzten du familian eta gizartean ere. 80ko hamarkadaren hasieran, José Miguel Etxeberria Álvarez, 'Naparra', Comandos Autónomos Anticapitalistas taldeko kidea desagertu zen. Mezu kontraesankor, eskakizun ezberdin eta epaitegien axolagabetasunarekin batera, bere familia desagerpenari erantzunak aurkitzen saiatu zen. Berrogei urte baino gehiago igaro ondoren, Enekok bere anaia bilatzeari ekingo dio, hainbeste urtez irekita egon den zauria ixteko.

Igandea, 2019-11-17, 20:00etan
ZINZINDURRUNKARRATZ Mutua (Jatorrizko bertsioa)

Bere familiaren Super-8 zaharrarekin, 41 urtez geldi egon ondoren soinurik grabatzen ez duen kamerarekin, Oskar Alegriak Paolo astoarekin batera mendian artzainek antzina euren ahuntzekin eta ardiekin egiten zuten bidea bilatzera abiatu da. Ahaztutako bidea, isilik dagoen kamera eta asto maitagarria bidaiaren protagonistak bihurtzen dira, oroitzapen, galdera eta isiltasunez betetako bidaia. Filmak gure munduarekiko kontzientzia eta arreta sotila sortzen ditu.

Txartelak erosteko

Aurreko ekitaldiak

Euskal Diasporaren Egunean, piknika

Euskal Diasporaren Egunaren harira Tempelhofer Feld-en piknika egun zuen Berlingo Euskal Etxeak. Irailaren 7an izen zen. Ekitaldi hau elkar ezagutu, solasean aritu eta hurrengo ekitaldien inguruan hitz egiteko baliatu ohi dugu.

Sant Xoan Gaua

Berlingo Euskal Etxeak -De Berlin Son e. V. eta Castellers de Berlin-ekin batera-, San Juan Gaua ospatu zuen, Kreuzbergeko Teepelanden. Suaren inguruan Castells-ez, Foliadaz eta Queimadaz elkarrekin gozatu genuen.

Gernika 87 Jahre

Gernika Kulturverein Berlingo Euskal Etxeak urtero bezala Gernikako bonbardaketa oroitzeko ekitaldeia ospatu zuen apirilaren 27ean.

23. Korrika Berlinen

Berlingo Euskal Etxeak Korrika ospatu zuen 2024ko martxoaren 16an, Neukölln eta Kreuzberg auzoetan. Euskal Herrian ospatzen den festa handiaren baitan Berlindik egindako keinu txikia zen. Giro apartekoan, bazkide eta lagunek egun zoragarria igaro genuen.

Baskisches Filmfest 2023

Berlingo Euskal Etxea urteroko zinema jaialdia ospatu zuen 2023ko azaroan. Paul Urkijoren 'Irati', Ander Iriarteren 'Karpeta Urdinak' eta Maru Soloresen 'Aztarnak' izan ziren eskainitako filmak. Betiko moduan, Neukölln auzoko Kino Movimienton izan ziren emanaldiak, euskaraz eta azpitituluekin.

Liburu aurkezpena: Kirmen Uribe

'Das Vorleben der Delfine' (Izurdeen aurreko bizitza) nobelaren alemanerako itzulpena aurkeztu zuen autoreak berak Berlingo Cervantes institutuan. Uriberen azken obra dena Stefan Kutzenberger itzultzaileak ekarri du euskaratik alemanara. Maddalen Subijanak aurkeztu zituen egilea eta nobela.

Poesia irakurraldia: Eva Perez-Pons

Mintzalagun programaren baitan, eta Weideneko poesia itzulpenaren jaialdian parte hartzeko Alemaniara zetorrela baliatuta, Eva Perez-Pons idazlearen irakurraldia izan genuen Neukölln auzoko Karanfil kafean urriaren 25ean.

Hitzaldia: Jon Argintxona Badiola

'Gernika eta Guernica. Memoria, Askatasuna, Sormena' hitzaldia eskaini zuen 'Gernika Memoriaren Lekuko' plataformako Jon Argintxona Badiolak Dudenstrasse 10eko Mediengalerien, urriaren 21ean.

Liburu aurkezpena: Austerlitz

Igela argitaletxearen eskutik, W. G. Sebald idazlearen 'Austerlitz' eleberriaren itzulpena aurkeztera zuen Berlingo Euskal Etxea, 2022ko apirilaren 29an, lepo bete zen Mitteko Club der polnischen Versager aretoan. Ez dira gutxi Austerlitz azken hamarkadetako literaturaren ale gorenen artean ipintzen duten kritikariak. Nobela euskaraz irakurri ahal izatea mugarria da. Hain lan konplexuari heldu zion Idoia Santamaría itzulpen prozesuari buruz aritu zen.

Kontzertua: La Rekba, Tatxers eta Txakurrak

Apirilaren 8an, Euskal Herritik bidaiatutako hiru taldek kontzertua eskaini zuten K-19 aretoan. Euskarazko zuzeneko musika itzuli da behingoz Berlinera, eta irrika zegoen: izan ere, jendez gainezka zegoen K-19, eta giroa apartekoa izan zen...

22. Korrika

Hiru urteko geldialdiaren ondoren, Korrika Berlinera ere itzuli da 2022ko apirilean. Seigarrenez ospatu du Euskal Etxeak lasterketaldia Alemaniako hiriburuan: aurten, Kreuzbergen hasi, eta Oberbaumbrücke zubia igarota Friedrichshain auzoko Boxhagener Platz izan du jomuga.

Ikusi

Poesia emanaldia: 'Sua'

Martxoaren 25ean, Sua izeneko poesia erotiko irakurtaldiaz gozatzeko parada izan genuen, Euskararen Egunaren harira. Euskal poeten lan hautatuak irakurriko ziren Friedrichshaingo K19-an, giro atseginean eta musikak lagunduta

Kontzertua: 'Crossing borders'

Herrialdeen eta generoen mugak lauso bilakatu zituen emanaldia. Katalina Erausoren bizitza gogora ekarri zuen errepertorio aberatsa eskaini zuen musikari eta abeslari talde batek,  Kühlhaus aretoan.

Ikusi

Irakurketa: 'Neguko argiak'

Aspalditik Berlinen bizi den Irati Elorrieta idazlearen eleberria aitzakia hartuta emanaldia antolatu zuen  Euskal Etxeak. Hiriburuko euskara ikasle alemanek 2019ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen obraren pasarteak irakurri zituzten.

Ikusi