

Egungo eskaintzarekin, goizez ala gauez, neguan edo udan hartu litezke euskara eskolak Berlinen. Maila ezberdinetako taldeak daude, eta malgutasun osoa izan ohi da batean ala bestean ikasteko.
Berlingo Euskal Etxeak antolatutako euskara eskolak online eskaintzen dira 2025/26 ikasturtean. Dagoeneko abian da ikasturtea, eta 2026eko ekaina amaiera arte iraungo du. A1.1 mailaren eskolak ostegunean dira, 16:30etatik 18etara. A1.2 mailarenak asteartean, 18:00etatik 19:30etara. A2 mailako ikastaroa ere asteartean da, 16:30etatik 18etara. Irakasleak Maddalen Subijana eta Leire Gojenuri Porras dira.
Etxepare Euskal Institutuak irakurletza du Berlingo Unibertsitate Librean. A1 eta A2 mailako ikastaroak eskaini ohi dira bertan; edonorentzat irekiak dira. Freie Universität-earen egutegira moldatu ohi dira guztiak: udako seihilekoa apirilean hasi eta irailean amaitu ohi da, negukoa urritik martxora bitartekoa da. 2024/25 ikasturtean, lehenbiziko mailako ikastaroak eta maila aurreratuagoak asteartean eta asteazkenean eskaintzen dira. Horrez gain, euskal kulturari buruzko ikastaroak ere badira. Egun, Leire Gojenuri Porras da euskara irakurlea FUn.
Euskal Etxeak juntadizoak antolatzen ditu euskaraz aritu nahi duen ororentzat. Hilabetean behin edo izan ohi dira, eta non . Bat egin nahi edo informazioa jaso nahi baduzu, idatzi mesedez, eta saiatuko gara laguntzen.