Alemaniako presidente zenak eskutitza bidali zien Gernikako erasoaren biktimei. Hainbat ekintzailek denbora luzez egindako lanaren emaitza izan zen. Bundestagari abisatu gabe helarazi zuen mezua.
M
ila bederatziehun eta hogeita hamazazpiko apirilaren 26an, Gernika Condor Legioaren eskuadroiaren aire eraso baten biktima izan zen. Hiri honen izena biztanleria babesgabea ustekabean harrapatu zuen beligerantzia baten ikur bilakatu zuen, lazeria ankerrenen biktima bihurturik. Gernikako eguna eta izen horrek irudikatzen duen giza sufrikarioa gure herrien memoria kolektiboaren zati dira ordutik.
Bonbardaketatik hirurogei urte pasata, belaunaldi berriak hazi dira. Baina zuek, erasoaren biktima moduan, egun honen oroimena eta ondorioak zuen bihotzetan txertatuta daramatzazue. Gehienontzat iragana dena zuentzat presente dago oraindik, Gernikara eroritako sufrimenduak guztiok tristetu beharko bagindu ere.
Iragan hori onartu nahi dut, eta berariaz aitortu esku hartu zuten hegazkin alemaniarren errua. Erasoaren hartzaile eta bizitako izugarrikeriaren lekuko moduan, atsekabe eta doluz betetako nire mezua zuzendu nahi dizuet.
Gernikan egun hartan bizitza zoriontsua apurtu, familia suntsitu, etxea birrindu, auzoa lapurtu zieten pertsona haien oroitzapena gogora ekarri nahi dut. Zuekin partekatu hildakoen eta zaurituen dolua. Oraindik ere erraietan iraganeko zauriak daramatzazuen horiei nire eskua eskaintzen dizuet, zabalik, adiskidetze eske.
Alemaniako presidente ohia (Landshut 1934 - Jagsthausen 2017). CDUko kidea, Konstituzio Auzitegiko presidente zela aukeratu zuten herrialdeko ordezkaritza kargu gorenerako, 1994an. Herrialdea bateratu berritan, memoria historikoaren arloko hainbat afera delikaturi heldu behar izan zien. Bere aurrekari kontserbadoreekin, askok espero baino adore handiagoa azaldu zuen.