B

erlingo Friedenau auzoko antzinako musika jaialdiaren bigarren edizioaren baitan, kontzertu berezi bat programatu zen Euskal Etxearen laguntzaz. Katalina Erausoren (Donostia, 1585 - Cuitlaxtla, Mexiko, 1650) bizitzan zehar ibilbide musikal bat eginez, XVII. mendeko musika interpretatu zuen hiriburuko nazioarteko musikari eta abeslari talde batek, euskal partaidetza izan zuen emanaldian. Jaialdiaren haria 'Urrezko 20ko hamarkada' izan zen, eta hartan Berlin 'Europako gay hiriburua'-ren moduan ezaguna zen. Pasa den mende hasieran, LGTB+ kolektiboko kideak beste leku batzuetan baino askatasun handiagoz mugitzen ziren Berlinen. Historian are atzerago eginez, Katalina Erauso euskalduna pasa den mendeko mugimendu haren erreferentzia garrantzitsu gisa agertu zen eta, Berlingo Euskal Etxearen eta musikarien laguntzarekin, kontzertu hau programan txertatu zen.

Programa original eta ederra izan zen, Euskal Herriko, Espainiako, Txileko, Peruko eta Mexikoko XVII. mendeko musikarekin. Nathalia Valdes aktoreak Katalina bera eta garai hartan Hegoamerikan bizi ziren biztanleak antzeztu zituen, herrialde horietan zehar egindako bidaiaren eta trans baten bizitzaren fase desberdinak antzeztuz.

Kühlhaus aretoan gazte asko bildu ziren, antzinako musika kontzertu baten aitzakian. Emanaldiak ordubete inguru iraun zuen, eta entzuleek musikaz gain eszenaratze berezi batez gozatu ahal izan zuten.

Ekitaldi berritzailea izan zen, jatorri ezberdineko kantu asko lehen aldiz batu zituen ekimena, eta zorionez harrera bikaina izan zuen berlindarren artean.

Herrialdeen eta generoen mugak lauso bilakatu zituen 'Crossing borders' emanaldiak. Katalina Erausoren bizitza gogora ekarri zuen errepertorio aberatsa eskaini zuen musikari eta abeslari talde batek, Berlingo Kühlhaus aretoan.

Mugak gurutzatuz