Berlinera datozen hainbatek gure helbide ofiziala nonbait topatu, eta egoitzaren bat delakoan bertaratu egiten dira. Ver.di sindikatuaren areto bat dago han eta gure bilerak egiteko alokatu ohi dugu, ez besterik. Ekitaldi bakoitza Berlingo bazter ezberdinetara eramaten dugu gero, barraskiloen moduan kulturaren oskola beti gainean daraman Euskal Etxe ibiltaria gara.